www.aretxabaleta.eus

AITATXO DOKUMENTALA

Aitatxo dokumentalak seme/alaba baten galeraren dolua azaltzen du aitaren begiradatik. Seme-alabaren bat galdu duten lau aiten testigantzaren bitartez, dokumental honek aiten sufrimendua eta dolu eskubidea plazaratzen ditu. Bakoitzak egoera honi nola aurre egin dion azalduko da dokumentalean. Gizarteak duen genero begirada apurtuz. Ama gutxietsi gabe aitei hitza emanez horrelako egoeren aurrean, esperantza mezu bat zabalduz.

Dokumentalaren ideiaren sortzaile Anakotz Lasarte, eta lanaren zuzendari diren Beñat Abasolo eta Mikel Serrato bertan egongo dira.

Trailerra

Sarrera doakoa da

Zer
DOKUMENTALA
Noiz
2026/04/16 19:00 - 20:30"
Non
Zaraia Aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal