www.aretxabaleta.eus

POTXIN ETA PATXIN

Potxin eta Patxin pailazoen emanaldia.

2002a ezkeroztik herriz herri, enparantza, antzoki, kultur etxe, frontoi, ikastetxe, jolas toki edo kirolgune hainbat ezagutu ditugu.

Urtero ikuskizun berri bat eskeintzen dugu, zorionez urtero leku berdin batzuetara joaten garelako, horrela bertakoek ikuskizun desberdin bat ikusi dezakete. Gai berri bat eta elementu desberdinak erakusten ditugu urtero, eszenatokia berrituz.

Aldiz, gure ikuskizunen funtsa bera da. Ikuslea ikuskizunaren parte senti araztea, elkarrizketa sortzea, parte hartzea bultzatzea bai jolas eta dantzaren bitartez, eta bide batez gai pedagogiko bat jorratzea.

Horretarako gorputz espresioa, musika, malabare, keinu eta abarrez baliatzen gara.

Eguna:

  • Abuztuak 16, martitzena, 13:00etan

Lekua:

  • Herriko plaza
Zer
ANDRAMAIXAK 2022
Noiz
2022/08/16 13:00 - 14:00"
Non
Herriko plaza
Hitzordua egutegira gehitu
iCal