www.aretxabaleta.eus

Beheko Larraine: "Manifestu bat"

 

Manifestu bat

Sinopsia:

“Mila esker nire hiletarako gonbidapena onartzeagatik. Festa eder bat prestatu nahi nuen nire azkenerako, baina azkenean…”.

Azkenerako eta azkenean. Beti bazterreko pertsonaia bat baino izan ez denak, azkenean, arreta bereganatuko du antzezlan honetan. Bere barne-ahotsek, behingoagatik, begirada guzien erdigunera bultzatuko dute. Bueltan, bere begirada itzuliko digu. Nolako begirada, halako errealitatea. Begirada ironikoa heriotzari bizitzaren gorabeherak erakutsiz. Zerbait erakutsiko digu azkenerako?

Zuzendaritzatik Pertsonaia bat, istorio bat, hiru ahots. Kontraesanak abiapuntu nagusitzat hartuta, hitza eta ekintza batera sortzen joan dira. Umorea eta kritika izango dira lan honen euskarri nagusiak. Bi elementurekin osatutako eszenografiarekin, aktorearen jokoak arreta bereganatuko du. Publikoak gonbidatuen papera hartuz, harreman estua eta intimoa sortuko da.

• Zuzendaritza eta aktorea: Miren Tirapu Goikoetxea
• Idazlea: Gaizka Sarasola Iarzabal
• Argi diseinua:  Andoni Mendizabal Andonaegi
• Argazkiak:  Itziar Matxain Urra
• Kartela:  Araiz Mesanza Iturritxa

Eguna:

  • Urriak 19, zapatua: 19:00

Non: Zaraia aretoan

Hizkuntza: Euskaraz

Sarrera: 4 €

 

 

 

Zer
ANTZERKIAREN HILABETEA
Noiz
2019/10/19 19:00 - 20:00"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal