www.aretxabaleta.eus

Vaiven producciones: "Argiaren hautsa"

 

Sinopsia:

Bizipoza darion emakume batek, Milagrosek, Manuel zakar eta iheskorra ezagutuko du zahar egoitza batean. Milagrosek bizitza maite du; Manuel heriotzaren zain dago. Bien artean egunak itxuraldatu eta beldurrak uxatuko dituen harremana sortuko da.
Antzezlana bizitzaren eta azken aukeren aldarrikapena da, duintasunaren inguruko hausnarketa eta erronka berriei eusteko gonbidapena. Idazkera errealistari estuki helduta, baina komikigintzaren unibertsoaz eta zinema klasikoaren xarmaz zipriztindua, Argiaren hautsak bihar bertan hasteko moduko "beste bizitza hori" jorratzen du.

Fitxa artistikoa:

• Testua: Luis Elizetxea
• Eszenografia eta zuzendaritza: Mireia Gabilondo
• Zuzendari laguntzailea: Asier Hernández
• Aktoreak: Miren Gojenola, Mikel Laskurain, Ander Iruretagoiena, Ane Salvador
• Espazio eszenikoa: Fernando Bernués
• Eszenografiaren egilea: Edi Naudó / Eskenitek
• Soinu espazioa: Iñaki Salvador
• Argiztapen diseinua: Xabier Lozano
• Jantziak: Ana Turrillas
• Ilustrazioak eta bideoa: Naiel Ibarrola
• Bideo programazioa: Dani Bernués (Acrónica)
• Argazkia: Manix Díaz de Rada
• Ekoizpen zuzendaria: Ana Pimenta
• Ekoizpen exekutiboa: Monika Zumeta
• Zuzendaritza teknikoa eta soinua: Iñigo Lacasa
• Argiztapena: Andoni Mendizabal
• Administrazioa: Izaskun Imizkoz

Eguna:

  • Urriak 11, egubakoitza: 22:00

Non: Zaraia aretoan

Hizkuntza: Euskaraz

Sarrera: 4 €

Zer
ANTZERKIAREN HILABETEA
Noiz
2019/10/11 22:00 - 23:00"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal