www.aretxabaleta.eus

Trokolo teatro: "Zurginaren ipuina"

Bazen behin zurgin delikatu eta fin bat Firmin izena zuena. Berak egindako mahaiak ez ziren sekula koloka jartzen, dantza eta kanta egiteko gai ziren autómata eta jostailuak egiten zituen.

Egun batean oso eskaera berezi bat jaso zuen oso bezero berezi batek egina: Von Bombus Baroiak. Firminek zerratu zuen, iltzatu, lixatu…eta enkargua garaiz entregatu zuen. Hain pozik gelditu zen Baroia, ezen enkargu hori lehendabizikoa besterik ez baitzen izanen bezero xelebre horrentzat

Trokolok Zurginaren Ipuina antzeztuko du, Iban Barrenetxeak idatzia eta ilustratua, egilearen irudiek, umoreak eta ironiak liluratuta... Ipuineko orrialdeen artean labainduko dira, pertsonaiak biziberritzeko. Antzezlana maitasun handiz landu dute, antzerki-munduko zura eta ikus-entzunezkoa uztarturik, berniz komikoak aplikaturik, beren betun berezia emanik. Pieza guztiak ederki egokitu dira eta, horrekin guztiarekin, egiazki jostailu ederra ondu dute agertokirako.

Eguna:

  • Maiatzak 9, domeka: 17:00

Publikoa: 3-10 urte

Edukiera: 50 pertsona

Sarrera: 3€ (Maiatzaren 3tik aurrera salgai)

Zer
ANTZERKIA
Noiz
2021/05/09 17:00 - 18:00"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal