www.aretxabaleta.eus

Hijas de Cynisca

EMAKUMEAK ETA KIROLA

Hijas De Cynisca Beatriz Carreterok zuzendutako film dokumentala da eta kirolean ematen den genero-desberdintasunaren inguruan hitz egiten du. Bertan, erreferenteak diren eta euren ibilbidean lorpen handiak lortu dituzten emakumeei ahotsa ematen zaie.

Kirola da emakumeak haurtzarotik gehien diskriminatzen dituen eremuetako bat, eta askotan ez gara horretaz ere ohartzen.

Filmak emakume kirolarien eguneroko bizitzan bizi dituzten diskriminazio forma ezberdinak erakusten ditu hala nola, erreferente eza haurtzaroan, soldata arrakala, baliabide eta sarietan dagoen aldea; ikusgarritasun falta eta komunikabideetan tratu ezberdina izatea...

13 protagonistek bizi duten parekidetasun eza agerian uzten dute eta egoera honi buelta emateko ideia ezberdinak proposatzen dituzte. Horretaz gain, urteen poderioz eman diren aurrepasuak eta emateko gelditzen direnen inguruan ere hausnartuko dute.

Eguna:

  • Abenduak 9, eguena: 19:00

Non: Zaraia aretoa

Iraupena:  96 min.

Zer
DOKUMENTALA
Noiz
2021/12/09 19:00 - 20:36"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal