www.aretxabaleta.eus

PERLI ETA KOXKOLO - "Bidaia liluragarria"

Ipuin kontaketa musikatua

Ikuskizun berri honetan, Perlik eta Koxkolok bidaia liluragarri bat egitera eramango gaituzte. Musika eta dantzaren laguntzaz, toki zoragarriak eta lagun bitxiak aurkituko dituzte mundutik zehar, eta ilargira ere iritsiko dira.

Aniztasunaren, berdintasunaren eta ekologiaren aldeko ipuin-musikatu dibertigarria, haurren irudimena pizteko eta familia-giroan ezin hobe pasatzeko.

Aktoreak: Antton Aranburu eta Lore Ibarguren
Adina: 7 urte bitarteko haurrei zuzendua.
Hizkuntza: Euskara
Iraupena: ordu bete inguru
Izen-ematea: liburutegian, maiatzaren 9tik aurrera

Zer
IPUIN KONTALARIA
Noiz
2022/05/18 18:00 - 19:00"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal