www.aretxabaleta.eus

ELUR SORKUNTZA ETXEA “ESNATU NAIZ” kabareta

Abenduak 20, domeka– 19:00 – Zaraia aretoa

 Elurrek Londresko The Pink Flamingo klubean egiten du lan. Dantzatzeaz eta kantatzeaz gain,

bere showa izatea lortu du eta gauero jende asko joaten da bera ikustera. Harrigarria izan da
Elurren eraldaketa. Izan ere, duela 10 urtera arte baserrian bizi zen bere familiarekin. Nola
demontre lortu du baserritan euskaldun honek underground mugimenduko modako artista
izatea Londresen? Zer bizipen izan ditu Elurrek azken 10 urte hauetan? Eta zergatik da Beyoncé
guzti honen erruduna?
Esnatu Naiz antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen showa da. Identitatea, giza-
harremanak eta sexualitatea ditu hizpide, besteak beste, baina batez ere, gure nortasunarekin
bat egin eta aske bizitzeko gonbitea egiten digu.
FITXA TEKNIKOA
Izenburua: Esnatu naiz
Ideia, gidoia eta zuzendaritza: Andoni Mutiloa
Aholkularitza eta kanpo begirada: Amancay Gaztañaga
Artista: Andoni Mutiloa
Mugimendu zuzendaritza: Eneko Balerdi
Ekoizpena: Elur Etxea
Nori zuzendua: Ikusle helduak
Iraupena: 40 minutu inguru + 15 minutuko solasaldia

Zer
ANTZERKIA
Noiz
2020/12/20 19:00 - 20:00"
Non
Zaraia Aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal