www.aretxabaleta.eus

Goitibera antzerkia: "Yijaaa!!!"

 

Umorea eta poetikaren bitartez GOITIBERAk publikoarekiko lotura bilatzen du. Lecoq-en pedagogian ikasiak konpainiak lengoaia ezberdinetatik abiatuz lantzen du antzerki fisikoa: kluna, maskarak, bufoiak…

Aristides Smithek eta Sasha Cannoli bere laguntzaileak gizadiko lehendabiziko base jauzia burutu nahi dute, modu honetan euren izenak munduko historian txertatuz. Euren asmakizunez, musikaz eta ilusioaz baliatuz, ikusleak XX. mende hasierako ingeles itxurako unibertso burugabe batera eramango dituzte. Irudimena, algara eta parte hartzearen bitartez, publikoa bi izaki bitxi hauen ametsaren konplize bihurtuko dute.

Egunak:

  • Uztailak 1, eguaztena: 19:00

Non: Herriko Plaza

Norentzat: Guztientzat

 

Zer
ANTZERKIA
Noiz
2020/07/01 19:00 - 19:50"
Non
Herriko Plaza
Hitzordua egutegira gehitu
iCal