www.aretxabaleta.eus

Mientras dure la guerra

 

Espainia. 1936ko uda. Miguel Unamuno idazle ezaguna altxamendu militarraren alde agertuko da publikoki, herrialdearen egoera gatazkatsua konpontzen lagunduko duelakoan. Ondorioz, Errepublikako gobernuak berehala kenduko du Salamancako Unibertsitateko errektore kargutik. Franco jeneralak, bere tropak matxinatuen frontera ekarri, eta arrakastaz aurrera egitea lortuko du, gerraren agintari bakarra izateko isilpeko esperantzaz. Gatazkak bilakaera odoltsua hartu eta zenbait lankide espetxeratzen dituztenean, Unamunok zalantzan jarriko ditu bere jarrerak eta printzipioak. Francok kuartela Salamancara eramaten duenean eta inguru nazionalaren estatuburu izendatzen dutenean, Unamuno haren jauregira joango da erruki bila.

Egunak:

  • Azaroak 8: 22:00
  • Azaroak 9 eta 10: 19:30
  • Azaroak 11: 16:00

Iraupena: 107 min.

Norentzat: +7 urte

Prezioa: 4 €/ astelehenean 2€

Emanaldiak

  • Azaroak 8: 22:00
  • Azaroak 9 eta 10: 19:30
  • Azaroak 11: 16:00