www.aretxabaleta.eus

The Funes Troup: "Aukerak"

 

AUKERAK, 50 minutuko iraupena duen eta publiko orokorrari zuzenduta dagoen ikuskizuna da, FUNES TROUP konpainiarena. 3 artistek teknika ezberdinak erakusten dituzte, esate baterako, domino efektua, spinning, errebote eta aire pilotak, objektuak manipulatzea eta zuzeneko musika tresna pertsonalizatuekin.

Nora zoazen dakizunean… argi daukazu zuk aukeratutako bidetik zoazela? Ala eraman zaitzaten uzten duzu? Gure erabakietatik, zenbat dira guk geuk hartutakoak eta zenbat dira errutinak eragindakoak?

Zirku ikuskizun bat bizitzako erabakiei eta joaneko baino ez den bidaia batean aukeratu behar dituzun bideei buruz.

“Aukerak” zirku garaikideko proposamen bat da, dimentsio metaforikoa eta poetikoa duena. Bertan, objektuen, teknika akrobatikoen eta irudien manipulazioaren bidez, bizitzako aukeren, giza harremanen eta bilaketaren inguruan hitz egiten du. Gure ametsak eta gure helmugak, bide bakarreko bidaia sortzen duten AUKERAK dira.

Egunak:

  • Uztailak 28, eguaztena: 19:00

Non: Herriko Plaza

Norentzat: Guztientzat

 

Zer
ANTZERKIA
Noiz
2020/07/28 19:00 - 20:00"
Non
Herriko Plaza
Hitzordua egutegira gehitu
iCal