www.aretxabaleta.eus

Porrotx eta Marimotots. "Amaren intxaurrak"

Porrotx Marimototsekin elkartuko dira parke magikoan. Amatxo Loreto duela 3 urte hil zen. Intxaurrondoa landatu zuten amatxoren oroimenez, bere agurrean. Gaur intxaurrondoak emandako lehen fruituak dastatuko dituzte. Intxaurrak jan ahala, Loretorekin bizitako abenturak partekatuko dituzte haur eta familiekin. 

Dolua igarota, gaur pozik daude pailazoak, berarekin akordatzen diren aldiro irria ateratzen zaielako ezpainetan, intxaur zaporeko irria.

Marimototsek amak emandako parkeko landare eta lore magiko guztien haziak gordeta ditu. Gaurkoa egun aproposa da denok elkarrekin hazi horiek ereiteko... mundu berri bat sortzera goaz!

Eguna:

  • Urtarrilak 20, osteguna: 17:00 eta 18:30
  • Urtarrilak 21, ostirala: 17:00 eta 18:30

Non: Zaraia aretoa

Iraupena: 70min

Sarrera: 3€

Emanaldiak

    • Urtarrilak 20, osteguna: 17:00
    • Urtarrilak 20, osteguna: 18:30
    • Urtarrilak 21, ostirala: 17:00
    • Urtarrilak 21, ostirala: 18:30