www.aretxabaleta.eus

EL DROGAS taldearen kontzertua

Aretxabaletan eskainiko duen kontzertuan errepertorioaren erdia Barricadari, 50 urte betetzeagatik, egindako omenaldia izango da.
  • Enrique Villarreal "El Drogas" (ahotsa eta gitarra)
  • Txus Maravi (guitarra eta ahotsa)
  • Flako Txarrena (baxua eta ahotsa)
  • Brigi Duque (batería eta ahotsa)

 

El Drogas iruindarra (Enrique Villarreal Armendariz) ezaguna da hogeita hamar urtez buru agerikoena izan zelako, Barricada rock taldeko abeslari eta baxu-jotzaile gisa. Rol horrek generoko ikonoetako bat bihurtu du gure herrian.

 Bere musika hastapenak 80ko hamarkadaren hasierakoak dira, Punk Sapos Band eta Kafarnaun taldeetan parte hartu zuenean. Handik gutxira Barricada sortu zuen, eta 1982an eman zuten lehen kontzertua, "Noches de Rock & Roll" estreinako LPa kaleratu baino urtebete lehenago. Une horretatik aurrera, diskografiak 23 izenburu gehiago ditu 2010era arte (milioi bat ale baino gehiago saldu dira, urrezko lau disko eta platinozko bi). 

2013an desegin zirenetik, bakarkako abeslari gisa jarraitu du.

2019an "Sólo quiero brujas en esta noche sin compañía" lana aurkeztuko du.

2021ean oso disko pertsonala kaleratu zuen: "El largo sueño de una polilla".


Aretxabaletan eskainiko duen kontzertuan errepertorioaren erdia Barricadari 50 urte betetzeagatik egindako omenaldia izango da.

El Drogas - Con pinturas de guerra (Bideoklip ofiziala)

Eguna:

  • Abuztuak 15, astelehena, 22:30etan

Lekua:

  • Herriko plaza
Zer
ANDRAMAIXAK 2022
Noiz
2022/08/15 22:30 - 23:30"
Non
Herriko plaza
Hitzordua egutegira gehitu
iCal