www.aretxabaleta.eus

Karmen Uribesalgo: "Erretratuak"

 

BEGIRADAREN ATZEAN

Nire marrazkigintzarako gogoa gaztetatik dator. Batxilergoan nengoela, marrazketa artistikoaren ikasgaia nire gogokoena zen, eta ikasle aurreratuaren oroitzapena daukat barrenean.

Urte askotan zehar nire denbora lanari, familiari, ingurune sozialari, mendiari… eskeini ostean, marrazketa eta akuarelari esker, mundo artistikoa ezagutzen hasten naiz. Bi urtean zehar Gizarte Etxe bateko ikastaroetan aritzen naiz, eta 2006. Vitoria-Gasteizko Arte Ederretako Eskolan sartzen naiz. Bertan, marrazketa eta margo teknika ezderdinak ezagutzen hasten naiz: ikatz-ziria, pastel margoak, tintak lixibarekin, akrilikoekin…, experimentatzen hasten naiz. Hau guztia nire erretratuko irakasle zoragarriari esker izan da, Mila Bretón, zeinek, bere artearekiko jakituria eta, batez ere, pasioa niri trasmititzen jakin izan duen.

Gustoko dut expresio artistikoa margoan zein argazkilaritzan; bilatzen, pentsatzen, sortzen, begiratzen, ikusten, sentitzen…, laguntzen didalako. Beste artista batzuen lanak ezagutu, eta hauek ulertu eta zertarako egiten zituzten jakiteko gogoa handiagoa da egunero.

Honako erakusketa hau, nire ikasketetan zehar sortutako lan ezberdinen zati bat da. “Etiopiako” atala nabarmendu nahi dut bereziki, non nik ateratako argazkien bidez, munduko lurralde txiroenetako batean bizi diren pertsonen edertasuna eta duintasuna isladatu nahi izan ditudan.

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunean, etiopiako emakume eta neska guztiei eskeini nahi diet erakusketa txiki hau.

 

Egunak: Martxoaren 10etik 31ra..

Ordutegia: 11:00 - 13:00 / 18:00 - 20:00. Larunbatetan: 11:00 - 13:00 (igande eta jai egunetan itxita).

 

Zer
ERAKUSKETA
Noiz
2020/03/10 11:00 - 2020/03/31 20:00
Non
Arkupe kultur etxea
Hitzordua egutegira gehitu
iCal