www.aretxabaleta.eus

NHIL

NHIL taldearen kontzertua

Nhil Aretxabaletan (Gipuzkoan) sortu zen 2017. urtearen zehar. Laguntasuna oinarri duen talde hau, nahita baina aldi berean nahigabe hasi zen kantuak sortzen. Horrela batu ziren hasiera batean, Asel Errasti baterian, Xabi Zuazabeitia baxuan, Beñat Arrieta gitarran eta Sara Alonso piano eta ahotsean. Azkenik haize sekzioa batu zitzaien tronboian Aitor Ruiz de Austri eta saxofoian Lia Garairekin.

Pandemia aipatzeak atzeraka botatzen baditu ere, Nhilentzako Bizi Bagina Bezala diskoren abiapuntu bilakatu zen sortze prozesuan. Entsegu lokaletara sartzea ezinezkoa zenean, Sararen garajean aurkitu zuten sortzeko lekua. Horregatik, nahiz eta une horretan mundua geldirik egon, taldea bera bizirik zegoela sentitzen zuten.

Nhilek emozioetatik idazten du eta hori da diskoan dauden letren oinarria. Barne gatazkek eta bizitzaren oreka bilatzearen prozesu konstante horrek markatzen dute letrek. 9 abestik osatzen dute bilduma osoa eta horietatik, 6 dira ingelesez eta 3 euskaraz.

Hortaz gain, elkarlanez jositako disko bilakatu dute haien bigarren lana, Mikel Etxaburu (idazlea), Lide Hernando (Liher taldeko abeslaria), Joseba Aparizio (tronpeta jolea), Carlos Lopez (kontrabaxuan) eta Soul Drivers gospelari esker. Bakoitzak bere talentua islatu du disko honen barruan.

Ahaztu baino lehen kantuaren hitzak, Mikel Etxabururen “Ahaztu baino lehen, ama” liburuan aurkitu daitezken poemetan oinarrituta dago, bertan gai nagusia alzheimerraren gaixotasuna da. 

Lide Hernando, Liher taldeko abeslariak, Bilatzen oreka kantuak behar zuen rock kutsua eman dio.

Azkenik, Joseba Aparizio tronpeta jotzaileak bere arte guztia oparitu du diskoko haize sekzio guztian.

Album berri honen zati bat, Aretxabaletako NekroSound estudioan grabatua izan da Asel Errasti eta Ander Sevillaren eskutik, eta beste zatia Madrilen grabatu da PullPush Studioan. Aldiz, nahasketak eta masterizazioa Sati Quizhpek burutu ditu.

Dance singlearen bideoklipa

Eguna:

  • Abuztuak 15, astelehena, 19:30etan

Lekua:

  • Txosna gunea
Zer
ANDRAMAIXAK 2022
Noiz
2022/08/15 19:30 - 20:30"
Non
Txosna gunea
Hitzordua egutegira gehitu
iCal