www.aretxabaleta.eus

HAURREN EGUNA

Bailarako dantza taldeen topaketa.

Badira urteak  maiatzeko azken igandean, Leizarra dantza taldeak antolatuta, haurren eguna ospatzen dela Aretxabaletan. Aurten, beste herrietako dantzariak etorriko dira; hala nola, Oñatz (Oñati), Lore Gazteak (Arrasate), Txikitxu (Arrasate), Urrats (Soraluze), Oinarin (Antzuola), Leizarra (Aretxabaleta).

Honakoa izango da egitaraua:

  • 10:00                 Taldeen harrera, Iralabarrin
  • 10:15                 Kalejiran plazaraino
  • 10:30                 Hamarretakoa plazan
  • 11:00 – 12:30    Taldeen dantzak herrian zehar
  • 12:45 – 13:45    Herriko plazan ALARDEA
Zer
DANTZA
Noiz
2023/05/28 10:00 - 14:00"
Non
Herrian zehar
Hitzordua egutegira gehitu
iCal