www.aretxabaleta.eus

Patata Tropikala: "Kalean otso, etxean uso"

Azken uneko notizia! Hiru Txerritxoak desagertu dira! Gertaerak ez daude batere garbi, baina Otsoak desagertuarazi dituela dirudi… Egunkarietan berri hau zabaltzen da eta herri guztiak Otsoa errudun dela esaten du. Fernandez eta Fernandez detektibeek ikerketa abiatzen dute. Egoera ikusirik, Otsoa bide luze bat egitera beharturik dago eta bere herrialdea atzean uzten du. Ehiztari batek muga babesten du. Txano Gorritxo Amonaren etxera doa, Ehiztariak lagunduta muxu baten truke.

Patata Tropikala Antzerki Laborategiak ipuin desberdinak nahastu ditu, bizikidetzaz eta ‘ez da ez’ mesuaz hitzegiteko. 2 urtetik 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dagoen antzezlana, oso modu didaktiko eta erraz batez, tematika hauek lantzen ditu. Edozein adinetako pertsonek uler ditzaten gaur egungo gizarteak pairatzen dituen arazoak. Berriro ere txontxongiloak, antzerkia, ilusioa eta irudimena nahastu ditugu antzezlan dinamiko eta dibertigarria sortzeko, baina baita ere pentsatu arazi egiten gaituena.

OHARRA: Eguraldi txarra eginez gero, Iturrigorri frontoian egingo da.

Eguna:
  • Ekainak 22, martitzena: 19:00

Lekua:

  • Santa Rita lorategia

 Norentzat: 2 urtetik 12 urtera

Zer
ANTZERKIA
Noiz
2021/06/22 19:00 - 20:00"
Non
Santa Rita lorategia
Hitzordua egutegira gehitu
iCal