www.aretxabaleta.eus

OLATZ SALVADOR “Aho Uhal”

Urtarrilak 21, eguena – 19:00 – Zaraia Aretoa - 4 €

Olatz Salvadorrek 2021. urtearen hasieran aurkeztuko dau Aho Uhal izeneko disko barria, bakarkako ibilbideko bigarren lana. 

 Zuk ez dozu aukeratzen hazurretaraino blaituko zaituan euria (Julio Cortázar), esaldi hori dau abiapuntu Olatz Salvadorren estudioko bigarren lana iragarten dauen “Euria”k aurrerapen kantu indartsuak. Zintzilik (2018, Airaka) lanak izandako bide oparoaren ostean, hasiera barri bat iragarten deusku. Euria kantua da Pablo Novoa gitarrista eta produktoreagaz batera ondutako lanaren lagina, musikari trebeakaz (Ander Zulaika, Jagoba Salvador, Mattin Saldias) Haritz Harreguy Studioan grabautakoa.

Bidegurutze bat dakar zaparrada baten itxuran eta, haregaz batera, dilema argi bat: giltzapean babestu ala edegi eta urez bete. Arriskatzearen bildurra eta balioa aldarrikatzen ditu, malenkonia eta oihu askatzailea. 

Bere bandarekin batera, Olatz Salvadorrek emanaldi berezia eta barnekoia bizitzeko aukera eskainiko digu, orain artekoak bezain berezi eta barnekoia. Aro baten amaierarekin batera, beste bat dator, eta hortxe agertuko da magia antzokian, eta bertaratuko diren ikus-entzule guztiak izango dira horren lekuko.

 

 

More information about this event…

Zer
MUSIKA
Noiz
2021/01/21 19:00 - 21:00"
Hitzorduaren URLa
Kanpo webgunea
Hitzordua egutegira gehitu
iCal