www.aretxabaleta.eus

ṘO MUSIKA TALDEA

Azaroak 20, egubakoitza – 19:00etan – Zaraia Aretoan – 5 €

 

O musika taldea Azkoitiko eta Azpeitiko bost musikarik osatzen dute:  Gorka Alcalde Alkate—gitarra—, Josu Usobiaga Uso—bateria—, Iñigo Gonzalez Gontxalo—gitarra— eta Mikel Iraeta —sintetizatzailea/teklatua— azkoitiarrek, eta Iker Amenabar —baxua— azpeitiarrak osatzen dute taldea.. Rock instrumentala eta post-rocka dira nagusi beraien doinuetan.  Taldea Azkoitiko Matadeixen jaio eta bizi da. Beste hainbat taldetan ibilitako bost lagunek topo egin zuten giro iluneko post-rock eta rock esperimentala egiteko helburuarekin. Bi gitarra, baxua, bateria eta sintetizadorea, ahor¡tsik ez. Estetika oso zaindua, testura eta erritmo interesgarriak, tarteka giro kiribiltsu eta sarkorrak, iluntasuna eta leku askotara eraman zaitzaketen giroak.

Zer
MUSIKA
Noiz
2020/11/20 19:00 - 22:00"
Non
Zaraia Aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal