www.aretxabaleta.eus

ITSASOKO BIZTANLEAK

Urte osoan egunero murgiltzen dira ozeanoaren zaleak Kontxako hondartzan, itsasoarekin bat eginez. Eguneroko hitzordu hori tradizio bihurtu da jada, eta Guridiren kamerak zuri-beltzean jaso nahi izan du, hain zuzen ere urtarrileko egun batean, bost graduko tenperaturarekin. Neguko itsaso bete-betean, bainulariak Kontxako ur izoztuetan murgiltzen dira, erronka hori ongizate-zeremonia bihurturik, bilduma osatzen duten 10 argazkietan maisuki irudikatuz. Erretratuak xehetasun guztiekin zaindu dira, igerilari ausarten aurpegietan islatutako sentsazio bizi hori transmititzeko. Beste argazki batzuek, berriz, bainularien nabigazio-esparrua irudikatzen dute, hau da, olatu zuri apartsuak, eta azken argazki batek badia erakusten digu, arkupeetatik itsaso barrura doan irudi bat erakutsiz ikusleari interpretazioarekin amets egiteko gonbitea eginez.

Teknologia digitalez egindako argazkiak dira, baina testurak irudi analogikoak dakarzkigu gogora, Hahnemuhle paper gaineko Gicleé tratamendua erabili delako.

Iñaki Guridi (Donostia, 1975) argazkilaria eta diseinatzaile grafikoa da. Gaur egun argazkilaritza proiektu berrien prestakuntzan murgilduta dago, bere diseinatzaile lanarekin jarraitzen duen bitartean.

Egunak: Irailaren 7tik 30era.

Ordutegia: 11:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00. Larunbatetan: 11:00 - 13:00 (igande eta jai egunetan itxita).

Zer
ERAKUSKETA
Noiz
2020/09/07 11:00 - 2020/09/30 20:00
Non
Arkupe kultur etxea
Hitzordua egutegira gehitu
iCal