www.aretxabaleta.eus

Pantzart: "Kolorez kolore"

 

KOLOREZ KOLORE, 3 eta 6 urte bitarteko umeentzako ertaineko antzezlana da, Květa Pacovska ilustratzailearen lan plastikoan inspiratutakoa. Koloreen gaia jorratzen du kolorezko etxe-eskultura bat sortzen den bitartean, David Larrinagaren musikaz lagunduz. Kolorezko etxe hura sortzeko txotxongiloak, itzalak, leihoak, kolorezko gurpilak eta Juan Kruz Igerabideren haur poesia liluragarria erabiltzen dira. Gainera ilargiak, barraskiloak, igelak, eta hipopotamo bat agertzen dira.

 

Eguna:

  • Abenduak 15, zapatua: 11:30

Norentzat: 3-6 urte bitartekoentzat

Prezioa: doan

 

Zer
ANTZERKIA
Noiz
2018/12/15 11:30 - 12:30"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal