www.aretxabaleta.eus

Neguko Azoka

Aurten Aretxabaletako Udalak hirugarrenez antolatuko du Neguko Azoka.

Herriko merkataritza eta bertako artisau eta ekoizleak bultzatzea helburu duen ekimen honek aurreko bi urteetan herritarren eta  saltzaileen aldetik izan duen harrera kontuan izanda, aurten ere egingo da.

Hirugarren Neguko Azoka honetan udalak  300 m2-ko karpa jarriko du Herriko plazan, bertan ekoizle, dendari, tabernari… gehiagok parte hartu ahal izateko eta aldi berean ekintza kulturalak ere bertan egin ahal izateko.

Astelehenean, bideo-jokoek izango dute protagonismoa karpan; asteartean, Leizarra musika eskolako kontzertua egongo da, eta 3. azoka honi amaiera emateko, Jaiki elkarteak antolatuta, bi dantza konpainiak emanaldia eskainiko dute asteazkenean.

Azokaren  irekiera egiteko  “Aretxarte” Aretxabaletako merkatarien elkarteak moda desfilea antolatu du karpa barruan:

  • Abenduaren 15, ostirala:18:30

Neguko Azoka goiz eta arratsaldez egongo da zabalik, honako ordutegi honetan:

  • Abenduak 16, zapatua: 10:30-14:30 eta 17:00-20:30
  • Abenduak 17, domeka: 10:00-14:30
Zer
BESTE BATZUK
Noiz
2017/12/15 18:30 - 2017/12/17 14:30
Non
Herriko Plaza
Hitzordua egutegira gehitu
iCal