www.aretxabaleta.eus

La Traviata: Sydneyko badiatik

 

Giuseppe Verdi italiarraren opera bat da La Traviata, Alexandre Dumasen “La dame aux camélias” nobelan oinarrituta. 1853 urtean estreinatu zen, arrakastarik gabe. Urtebete beranduago egin ziren antzezpen gehiago eta arrakasta handia lortu zuen, gaur egun arte iritsi da bere ospea. Izan ere, opera erromantikoen artean gustukoena da gaur egun, ezagunena; uraren gainean, izarren azpian, Sydney hiriaren baitan.

Hiru atal ditu obrak eta guztira 130 minututako iraupena. Lehen eta bigarren atalak jarraian antzezten dira eta atsedena eta gero, hirugarrenean sartzen dira.

Eguna:

  • Otsailak 2, zapatua: 19:00

Non: Zaraia aretoa

Iraupena: 130 min.

Prezioa: 5€ (urtarrilaren 31tik aurrera salgai)

 

Zer
OPERA
Noiz
2019/02/02 19:00 - 21:10"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal