www.aretxabaleta.eus

Iris teatro: "Frida"

 

Bera, pertsonaia, Frida Kalho da. Bera, amets baten bizi da, festa baten, eta gu gonbidatuak gara. Lagunak izanda, bere abestiak oparitzen dizkigu, bere dantzak, bere minak, bere poztasunak, bere maitasunak, bere istripuak (gogorrak zein atseginak), bere nahiak, bere ahultasunak… Hau da, lagunak izanda, berak barne-barnean den hori ematen digu, bere izate leun, konplexu eta kontraesankorra. Bere bizitza ematen digu, hain mingarria izan arren, berak bizitza abesti basati baten bihurtzen duena. Bera, antzezlaria, Rosa Martinez-Alcocer da.

Egunak:

  • Azaroak 23, egubakoitza 19:00

Non: Zaraia aretoa

Norentzat: 12 urtetik gorakoentzat

Hizkuntza: Euskara

Sarrera: 4€

Zer
ANTZERKIA
Noiz
2018/11/23 19:00 - 20:00"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal