www.aretxabaleta.eus

Humanity at music "Sinfonia kooperatiboa"

 

Musika, dantza eta sorkuntza literario bidezko esperientzia kooperatiboa. MONDRAGONen historia, oraina eta etorkizuna kontatzeko modu berri bat erakutsi nahi du Humanity at Music-ek. Azken finean, esperientzia kooperatiboa sorkuntza artistikorako arrazoi izango duen kooperazio-proiektua da.

Ikuskizuna Fernando Velázquez-ek musikatuta eta Jon Sarasuak idatzitakoa da. Bertan, abesbatza, dantza, bertso eta bestelakoekin gozatzeko aukera paregabea izango da. Aretxabaleta Abesbatza taldea, Leizarra Musika Eskolako haurren abesbatza, Arizmendi Ikastola Abesbatza eta Iubilo Bilbao  Abesbatza izango dira bertan, Arrasate Musikal Orkestrarekin batera eta Iker Olazabalen zuzendaritzapean. Dantzan, berriz, Jaiki eta Leizarra Musika Eskolako dantzariak egongo dira eta baita Xabi Igoa bertsolaria ere.

Diziplina artistiko anitzeko ikuskizuna izango da, eta umore puntua ere ez zaio faltako. Finean, kooperatibagintzaren balioen aitzakian, musikaz, dantzaz eta bertsolaritzaz gozatzeko ekitaldia.

Sarrerak Arkupen daude salgai, 5 euroren truke.

Eguna:

  • Maiatzak 25, zapatua: 19:00

Non: 

  • Ibarra kiroldegia

Prezioa: 5€

https://humanityatmusic.com/

Zer
MUSIKA
Noiz
2019/05/25 19:00 - 21:00"
Non
Ibarra kiroldegia
Hitzordua egutegira gehitu
iCal