www.aretxabaleta.eus

Zine Foruma: "Varados"

 

Mediterraneoan, gure zibilizazioaren oinarri izan zen itsasoan, milaka errefuxiatu zain daude Europan ostatua hartzeko. Kontinente zaharraren atarian, bizirauteko baldintza eskasak dituzten arren, itxaropenari bizirik eusteko ari dira borrokan. Varados iraupen luzeko errefuxiatu horien eguneroko bizitzara hurbiltzen da. Atenasen okupatutako eraikinetan edo herrialde osoan zehar banatutako errefuxiatu guneetan, gizon eta emakume horiek beren bizitzekin aurrera egitea ahalbidetuko dien dokumentazio baten zain jarraitzen dute.

Zuzendaria: Helena Taberna

Egitaraua: Dokumentala + solasaldia

Antolatzaileak: Zaporeak eta UDA

Eguna:

  • Abenduak 18, egauztena: 19:00
Zer
IKUS-ENTZUNEZKOA
Noiz
2019/12/18 19:00 - 21:00"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal