www.aretxabaleta.eus

ARGAZKILARITZA - IKER AIZKORBE

Badira jada 15 urte nire eskuetara lehenengo argazki kamera heldu zela. Zerotik hasi behar izan nuen arren, jada garai digitalean egoteak errazago bihurtu zituen lehenengo pausu hauen ikasketak.


Betidanik gustatu izan zait marraztea eta margotzea, eta baita naturan murgiltzea ere. Argazkilaritzak, bi mundu hauek bat egiteko bidea zabaldu zidan momentutik, oso gustuko dudan zaletasun batean bilakatu da.

Hasiera batean, oso sutsu eta buru gabe ateratzen nintzen hor kanpora eta aurrean neukan edozein motibo naturali ateratzen nizkion argazkiak, emaitzetan pentsatu gabe; dena argazkiak ateratzea zen. Denbora aurrera joan ahala, eta nire argazkiez gain, beste batzuen lanak eta argazki on baten ezaugarriak zeintzuk diren aztertuz, askoz lasaiago eta selektiboago burutzen ditut sesioak, benetan zer jaso nahi dudan aurreikusiz eta horretara ailegatzeko eman behar diren pausuak landuz. Momentu iragankor eta errepika ezinak, betiko momentu bilakatzen saiatzen naiz, une, argi, giro eta naturaren koloreez baliatuz. Gaur egun, paisai eta natura argazkizale dokumental bezala definituko nintzateke.

Azkenaldian, argazkilaritza dokumentalaz gain, gauza pertsonalagoak egiten ere saiatzen naiz, argazki kamerak eta norbere fantasia abstraktuak buruan sortzen dituen argazki mota batzuk burutzen ahaleginduz. Hala ere, oraindik bide luzea dago lantzeko eta ideia asko asebetetzeko. Bitartean, eta oso labur, nire lehen erakusketa pertsonala kaleratu dut.

Gustuko izango duzuelakoan...

Zer
ERAKUSKETA
Noiz
2022/12/05 11:00 - 2022/12/30 20:00
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal