www.aretxabaleta.eus

“ESKUEN HITZAK” Itzal Zubillaga Alberdi

Abenduaren 3tik 30era
Astegunetan: 11:00 – 13:00 / 18:00 – 20:00
Zapatuetan, 11:00 – 13:00. Domeketan eta jai egunetan itxita.

Proiektua. 
Eskuen bitartez, ahotsarekin isladatu ezin diren kondairak erran daitezke, eskuak berezko istorioak
baitira. Nolabait, eskuak pertsonen ekintzen jarraitzaile fidelenak dira, gizakien jardueren
protagonistak eta baita ere egite horiek sufritzen dituztenak. Horrexegatik, esku bakar baten atzean
ohitura bat, bizimodu bat, ogibide bat, jarrera bat eta baita sentimendu bat antzeman genezake. 
Ondorioz, “Eskuen hitzak” jaio zen, belaunaldiz belaunaldi eta, beraz, eskuz esku pasa diren ohiturei
eta tradizioei eginiko keinu bat. Berari esker nire inguruan bizi diren istorioak jaulki ahal izan ditut,
horregatik, gaurkoan, nirekiko gertu zeuden eskuak erabili ditut.
Milaka kondaira gehiago daude munduan zehar eta baita milioika esku gehiago ere, horrexegaitik
proiektu hau abiapuntu bat baino ez da, bidai luze, gozagarri, sentigarri eta pentsakor baten hasiera.
¿Ni nor naiz?
Itzal Zubillaga Alberdi.
20 urteko Gatzatarra baina Atxabaltan bizi dena.
Argazkilaritza ikasi nuen Gazteizko ID arte eskolan. 
Gazte Klik-klak lehiaketako irabazle izan nintzen “unify” lanarekin eta TetraPack-en parte hartu nuen
proiektu honekin “eskuen hitzak”, Gazteizko Amarika Aretoan lana aurkezteko aukera izanez.

Zer
ERAKUSKETA
Noiz
2020/12/03 11:00 - 2020/12/30 20:00
Non
Arkupe kultur etxea
Hitzordua egutegira gehitu
iCal