Zuhaitzaren eguna

2014/02/11
Otsailaren 16ean ZUHAITZAREN EGUNA ospatuko dugu herrian. Landaketa, Santakurtzeko bidegorriko zelaian, Udalaren lurretan.

 

Bertan Almeneko eta Kurtzebarriko ikasleek hartuko dute parte, eta landaketa lanak zein koordinazioa burutzeko, aurten ere Aretxabaletako “LANDAKETA TALDIE” izango da gurekin. Ingurumen sailetik bertan parte hartzeko eta ondoren egingo dugun hamaiketakoaz gozatzeko gonbita egiten dizuegu ikasle zein gurasooi.

 

Eguna: Otsailaren 16a domeka

Ordua: 11:00etan Herriko Plazan

Landaketa: Santakurtzeko bidegorriko zelaian