Prestazio ekonomikoaren igoera dependentziako balorazioan

2013/02/14
Udaleko Gizarte Zerbitzuek honako hau eman dute jakitera:

2013ko urtarrilaren 22ko 2/2013 Foru Dekretua betez (2013/01/25eko GAOn argitaratua), laguntza pertsonaleko prestazio ekonomikoa zabaldu egin da dependentzia Gradu hauetara: Gradu II eta Gradu I -2 edo 40 puntu edo gehiago dependentziako balorazioan.

Horrek esan nahi du laguntzailea kontratuz gero, prestazio ekonomiko hauek jasotzeko aukera izango dela (2012ko abuztutik aurrerako atzerapenekin):

  • II. Gradua, 2. maila = 462,18 €/hileko
  • II. Gradua, 1. maila = 401,20 €/hileko
  • I. Gradua, 2. maila = 300,00  €/hileko
  •  

Eskaerak udaleko gizarte zerbitzuetan jaso eta tramitatuko dira.