Kiroldegiak ohiko funtzionamendua berrezarri du

2021/10/08

Eusko Jaurlaritzaren azken dekretuan jaso denari jarraiki, neurri murriztaile ia guztiak bertan behera geratu dira Ibarra kiroldegian. Beraz, txandak eta edukiera neurtzeko arauak ez dira indarrean egongo hemendik aurrera.
Indarrean jarraitzen du musukoaren erabilerak kirol instalazio barruan. Baita higiene neurri oro mantentzea eta distantziak.