Argazki rallyko sariak

2012/10/05
Joan zen irailaren 29an, San Migel egunez, Aretxabaletako II. Argazki rallya jokatu zen.

Rallyan parte-hartzeko 13 lagunek eman zuten izena.

5 gai zeuden argazkiak ateratzeko eta parte-hartzaileek gaiko argazki bat aurkeztu zuten lehiaketara.

Sariak 3 bilduma onenen artean banatu dira eta argazki onenari sari berezia eman zaio. Epaimahai lanetan Aretxabaletako Argazki Taldeko kidek aritu dira.

Irabazleak hauek izan dira:

1.bilduma onenaren saria (150 €): Mikel Zamora
2.saria (100 €): Gartxot Zubizarreta    
3.saria (70 €): Asier Atxa
Argazki onenaren saria (50 €): Mikel Zamora