2013ko aratusteak iragartzeko kartel lehiaketa

2013/01/10
Aretxabaletako Aratusteak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du Aretxabaletako Udaleko Kultura Sailak.

Hona hemen kartel lehiaketaren oinarriak:

1. Lehiaketa honetan edozeinek har dezake parte.

2. Teknika librea izango da.

3. Kartelaren neurria 50x70 zentimetrokoak izango dira edota digitalean ekarriz gero, DIN A3n aurkez daiteke.

4. Kartelak derrigorrez testu hau izan behar du:

ARATUSTEAK
 ARETXABALETA 2013

5. Irabazleak 200 €-ko saria jasoko du.

6. Egoki ikusten bada, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa antolatuko da.

7. Kartelarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu beharko da ezizenarekin. Horren barruan egilearen datuak: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefono zenbakia aurkeztuko dira.

8. Kartelak urtarrilaren 17a baino lehen entregatu behar dira Arkupe Kultur Etxean.

9. Epaimahaia,  kultura batzordeko kideek eta herriko hainbat pertsonak osatuko dute.

10. Epaimahaiaren erabakia urtarrilaren 18an jakinaraziko da.

 

Lokalak mozorroak gertatzeko

Azken urteotan legez koadrilek bi lokal dituzte aurten ere mozorroak gertatzeko: kontu txikietarako (mozorroak, eskulanak…) Mitarte plazan, Urkulu lokal zaharra; eta kontu handietarako (karrozak, gurdiak…) Azbe lantegitik saihesbidera doan errepide albokoa. Horiek erabiltzeko Arkupen eskatu behar da giltza, eta talde edo koadrila bakoitzak arduradun bat izendatuko du.

Txapel Txin gertatzen

Txapel Txin eguna otsailaren 2an ospatuko da aurten, eta ordurako itxura aldatu guran dabil azken urteotan oso ezaguna egin den pertsonaia. Aurrerago izango dugu haren berri…