Zerbitzu telematikoak

Hauek dira Gipuzkoako Zerbitzu Telematikoen ataritik egin daitezkeen izapideak edo gestioak, eguneko 24 ordutan eta interneteko konexioa dagoen edozein lekutik. Teknologia berriez baliatuz, herritarrek udalarekin egin beharreko izapideak eroso, azkar eta modu seguruan egin ahal izateko bidea eskainiz:

 

Udal Errolda

Erroldatze historiala zein erroldatze ziurtagiria  lortu daiteke.

Oharrak:

  • Ziurtagiria PDF formatuan dago eta  edozein euskarri informatikotan gorde edo inprima daiteke.
  • Ziurtagiri horrek, udalaren sinadura digitala erantsia duenez, lege aldetik balio osoa dauka.
  • Hiru hilabeteko balioa dauka.
  • Ziurtagiriaren balioa nola egiaztatu? Ziurtagiriaren azken lerroan agertzen den Interneteko helbidera sartuz. Helbide honetan gordetzen da ziurtagiria 3 hilabetez. 

Tasak eta zergak

Herritarrak bere izenean dituen tasa eta zergak (ibilgailuak, zaborra, ura, ondasun higiezinen gaineko zerga...) kontsultatzeko aukera izango du. 

Ordainagiriak

Herritarrak bere izenean dituen ordainagiriak (tasa/zergei dagozkienak) kontsultatzeko aukera izango du. Horrez gain, ordaindu gabe baditu, ordaintzeko prozedura ere egin dezake hemendik (prozedura hori sistema seguru baten bidez egiten da, Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidea erabiliz). 

Isunak

Herritarrak bere izenean dituen trafiko isunak kontsultatzeko aukera izango du. Horrez gain, ordaindu gabe dituenak ordaintzeko prozedura ere egin dezake hemendik (prozedura hau sistema seguru baten bidez egiten da, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidea erabiliz). 

Jarraibideak: nola egin behar dut?

Identifikazioa

Izapide hauek egiteko beharrezkoa da identifikazio-sistema bat erabiltzea. Identifikatzeko bi aukera dituzu:

a) Pasahitza erabiliz:

Gipuzkoatariko pasahitz operatiboa erabiliz edota zure Udalak emandako erabiltzaile eta pasahitza.

Oharra: gaur egun sarbide mota hau ezin da eskatu, epe laburrean, sarbide hau ez baita erabilgarri egongo. Bere ordez, Izenperen B@kq bidezko sarbidea egongo da. Oso erabilerraza da, eta ez duzu irakurgailurik, ezta ziurtagiri digitaldun txartelik erabili beharko.

 

b) Ziurtagiri digitala erabiliz: Identifikaziotxartelak.bmp

Hauetako edozeinek balio du autentifikatzeko: Izenpek jaulkitako ziurtagiri digitaldun txartelak, Osakidetzako txartela, NA elektronikoak...

Urratsak

  1. Egin nahi den tramitean klik egin (Ordainagiriak, Biztanleen Errolda, Tasak eta Zergak, Isunak edota Ordainagairiak/dokumentuak egiaztatu).
  2. Identifikatu: pasahitzarekin edo ziurtagiri digitaldun txartelarekin.