Parte hartzea

Arduradun politikoa: Unai Elkoro Oianguren

Arduradun teknikoa: Amaia Murgiondo

Bulegoa

Helbidea: Otalora kalea, 1; 20550 - Aretxabaleta
Tel: 943711862
E-posta:

Helburu orokorrak

Parte hartze departamentua

Gobernantza-eredu berriak erreklamatzen dituzten ahotsak gero eta ugariagoak dira.

Gure administrazioen eta kudeaketa publikoko prozesuen funtzionamendua hobetzeko aldaketak behar ditugu, herritarrekin batera sarea sortzeko, entzuteko, arreta eskaintzeko eta partekatzeko. Funtzio publikoa gero eta modu eraginkorragoan burutu nahi dugu.

Desafekzio-garaiak bizi ditugu, herritarrek politikarekiko, beren ordezkariekiko eta, azken batean, esparru publikoari eta bere erakundeei lotutako guztiarekiko.

Herritarrek, era berean, erabaki publikoak hartzeko unean komunikazio gehiago, parte-hartze handiagoa eta gardentasun handiagoa eskatzen dute. Dagoeneko ez gara konformatzen zerbitzu eta prestazio publikoen hartzaile izatearekin.

Informazioa elkartrukatzeko eta komunikaziorako gero eta mekanismo zuzenekoagoak eskatzen dira, non herritarrek eremu publikoan paper garrantzitsuagoa jokatu ahal izango duten . Hartara, gero eta beharrezkoagoa da gobernuaren eta herritarren arteko inplikazioa eta lan koordinatua. Horrek egungo kudeaketa publikoa herritarrekin konektatzeko ahalmenean oinarritzen diren eredu biziagoekin ordeztea dakar.

2014 urtean Parte hartze departamentua martxan jarri zenetik ondorengo egitasmoak jarri dira abian:

  • Proiektuak:

- Jarri gaitezen (tokiko plana): Aretxabaletako diagnostiko komunitarioa egiteko prozesua, norbanako eta eragileen parte hartzearekin, aurrera begirako erronkak identifikatu eta adosteko.

- Gernika plazako parkea: Gernika plazako jolastokian haur jolasak jartzeko eta mantentzeko proiektua erabakitzeko herritarren iritzia kontuan izan genuen, pleguen balorazio irizpideetan puntuazio baten bidez.

- Pagie ezkurtxotan: herriko moneta abian jarri zen 2015 urtean herriko ikastetxeetako LH3ko ikasleen artean.

- Hondakinak selektiboki biltzeko herri galdeketa: Aretxabaletan hondakinak gaika biltzeko zein sistema erabili erabakitzeko herri galdeketa egin zen 2015 urtean.

 

  • Esku artean:

- Parte hartze ordenantza:

      EAEko Euskadiko Toki Erakundeei buruzko legean, bigarren, hirugarren eta laugarren ataletan jasotzen dira Partaidetza Prozesuak. Lege honetan jasotzen dena betetzeko, Aretxabaletako Udalak Parte hartze ordenantza egiteko prozesua abian jarri du 2016 urtean.