Kultura

Arduradun politikoa: Jose Miguel Uribarren Azpiazu

Arduradun teknikoak:

  • Inma Miguel Quintero (Kultura teknikaria)
  • Anabel Díez Ugarte (Kulturako laguntzailea. Lan jarduna egun erdikoa)

Bulegoa

  • Helbidea: Arkupe Kultur Etxea (2. solairua). Santa Kurtz, 20; 20550 - Aretxabaleta
  • Tel: 943081001
  • E-posta:
  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 10:00 – 21:00

 

arkupe

Helburua eta zerbitzuak

Aretxabaletako Udalak kultur arloan hainbat motatako ekintza eta ikastaroak antolatzen ditu urte osoan. Herrian kultura- eta arte-jarduerak aurrera eramatea du helburu: erakusketak, antzerkia, musika, dantza, tailerrak, arte plastiko eta eszenikoei buruzko ikastaroak, zinea eta ikus-entzunezkoak, lehiaketak, azokak, sustapen-jarduerak, jaiak ...

Gauzak horrela, herriko erakunde eta taldeekin lan egiteari berebiziko garrantzia ematen zaio. Horien esku-hartzea agerian gelditzen da auzoetako jaietan, udalekuen  antolaketan eta dirulaguntzen banaketan, besteak beste.

Arlo horiei dagokienez, Udalak betebehar edota parte-hartze zuzena dauka:

1. Kultura ekintzak

Udalak, berak, edota Udaletik kanpo urtean zehar antolatzen diren ekintzen arduretan zeresan handia dauka. Gaiak, baliabide teknikoak eta ekonomikoak eta giza baliabideak aztertu eta kontuan hartuz, jarraipen zuzena egiten du. Atal honetan sartzen dira musika- eta antzerki-ekitaldiak, aisialdirako ekintzak, jaialdiak, erakusketak…
Horrek guztiak honako eginkizunak eskatzen dizkio Udalari:

  • Kultur arloko programazioa proposatzea, sustatzea eta laguntza teknikoa ematea.
  • Kultur Etxea zuzendu eta kudeatzea, baita bertan antolatzen diren ekintzez ardura hartzea ere.  Kultur hornikuntza eta azpiegitura soziokulturalak garatzea, eta oro har, saila zuzendu, kudeatu eta planifikatzea.
  • Egokitutako pertsonala zuzendu eta kontrolatzea, ekintza kulturalak antolatzeko azpikontratatutako enpresak barne.
  • Herriko kultur taldeak koordinatu eta horiei laguntza ematea.
  • Kultura-batzordean parte hartzea.

2. Kultura taldeak

Udalerriko kultur taldeekin hartu-emana mantentzea. Bestalde, antolatzen diren edota antolatu daitezkeen ekintzen ardura, programazioa, koordinazioa eta jarraipena egin eta horiek bultzatzea.

3. Jaiak

Udalaren menpe dauden herri-mailako jaien antolaketa, jarraipena eta kontrola sustatzea (Errege kabalgata, inauteriak, Otala-zelaiko erromeria, San Joan bezpera, Andramaixak, San Migelak, Negu Kulturala). Horrez gain, udalerriko auzoetan antolatzen diren jaiei jarraipena egitea.

4. Gazteria arloan

Gazte Zerbitzuaren kudeaketa eta honen inguruan antolatu daitezkeen hainbat ekintzari buruzko ardura izatea.

Horiek guztiez gain, kultur arloak dituen premiak bildu, irtenbideak proposatu eta horiek bideratzeko laguntza ematea eta dagokion gestioa egitea egokitzen zaio.

Loturak

Argitalpenak

Beste zerbitzu batzuk

Liburutegia, Zaraia aretoa (zinema, antzerkia, musika emanaldiak, ikus-entzunezkoak, hitzaldiak…), Gazte lekua, Ludoteka eta KZgunea.