2009-2010 ikasturtea

Azken urteotan, kontsumoa eta publizitatearen inguruan egindako lanen berri eman digute ikasleek, ikasturte honetan, ordea, gaia aldatu eta "EKITATEA" izan dute hizpide (nahiz eta aurreko gaiez ere gogoratu).

Aipatutako lana hiru alor nagusitan banatu dute:

CURRICULUMA: zer ikasten eta irakasten dugu gelan.
KUDEAKETA: zein egoeratan dago gure ikastetxea.
HERRIKO DIAGNOSTIKOA: Aretxabaletako herriaren egoera.

Eta bukatzeko, beti bezala, hartutako konpromisoen berri zein udalari zuzendutako proposamenen zerrenda zehaztu dute.

2009/2010 ikasturtean egindako lanen aurkezpena ikusi.