Hondakinen kudeaketa

Materia organikoaren eta errefusaren edukiontziak txip bidezko sarrera kontrola dute, beraz, horiek zabaltzeko beharrezkoa da txartel bat jasotzea. Etxebizitza bakoitzari txartel bana banatu zaio, hondakinak ongi sailkatzeko gida batekin batera. Txartel horrekin gune zehatz bateko edukiontzi marroi eta grisa zabaldu daitezke, hau da, bakoitzari zonalde bat esleitzen zaio hondakinak botatzeko. (Etxebizitzatik hurbilen gelditu ohi zaion gunea).

Txartelean egokituriko gunea aldatzeko aukera ematen da, beste bat nahiago izanez gero. Dena dela, gune bakarra aukeratu daiteke.

Ikusi edukiontzi puntuen planoa.

Bost edukiontzi horiek erabiltzeko ez dago egutegi eta ordutegi konkreturik.

Ikusi gida (pdf formatuan).

Horiez gain, ondorengo hondakin atalak ere bereizi eta biltzen dira:

Olioa: Sukaldean erabilitako olioaren bilketa kaleko edukiontzien bidez. Beharrezkoa da ontzi zehatz batzuk erabiltzea, ez baitu edozein ontzi onartzen. Ontzi horiek hondakinen bulegoan eta Arkupe Kultur Etxean jaso daitezke.

Aretxabaletako kokapenak:
-    Nafarroa kalea: Bizkaia kaleko bidegurutzean
-    Errekabarren: Gernika plazan (azoka egiten den plazan)
-    Otalora: arraindegiaren alboan.

Ehunkiak: behar ez ditugun arropa eta oinetakoak botatzeko edukiontzi zuria.

-    Nafarroa kalea: Bizkaia kaleko bidegurutzean
-    Errekabarren: Gernika plazan (azoka egiten den plazan)
-    Otalora: arraindegiaren alboan.
-    Txarapea: 48-56 atarien tartean
-    Markole: kiroldegiaren alboan

Traste zaharrak eta tamaina handikoak:

Altzariak, koltxoiak, somierrak, linea zuriko etxetresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…), linea gris-marroiko etxetresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak).

Bi bilketa modu daude:

  • Ostegunero edukiontzi gunearen alboan utzi, ondorengo ordutegian 20:00-22:00.  Aurrez 943711938 telefono zenbakira deitu behar da.
  • Berrerabilpenerako izango diren traste handien bilketa Emaus-i deituz. (943 77 1871).

Garbigune finkoa

Hiri hondakinen gaikako bilketarako guneak dira. Herritar guztiei zuzenduak daude, baita gremio txikiei, ostalaritzako establezimendu eta komertzioei.

Eraman daitezkeen hondakinak: aerosolak, bonbilak, pilak, termometroak, sukaldeko olioa, pintura, fluoreszenteak, errediografiak, aparatu elektriko eta elektroniko txikiak…

Ikusi mankomunitateko web orria.

Aretxabaletatik Arrasateko Ibarreta Garbigunea geratuko litzateke hurbilen.
Markulete Poligonoa (Uribarri auzoa) Arrasate
Tel.: 943771143
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:00-13:30 / 15:00-19:00 eta larunbatetan 9:00-13:30

Garbigune ibiltaria:

Zerbitzu honen bidez etxeetan sortu daitezkeen hondakin arriskutsuak jasotzen dira, Garbiguneetako zerbitzua herritarrei hurbilduz.

http://www.debagoiena.eus/eu/ingurumena/garbiguneak

KOMERTZIOAK

Zer Noiz Non Nola
Organikoa

Sortzaile txikiak: egunero

 

Sortzaile handiak: asteartea, osteguna eta larunbata 10:00ak baino lehen aterata.

Establezimendu aurrean

Kaleko edukiontzietan

Txartela erabilita zuzenean

Dagokion edukiontzian

Ontzi arinak Egunero Edukiontzi horian Zuzenean edo plastikozko poltsetan
Papera Egunero Edukiontzi urdinean Zuzenean
Beira Egunero Kaleko iglu berdeetan Zuzenean
Errefusa Egunero kaleko edukiontzian Txartela erabilita zuzenean
Kartoia Egunero Establezimendu aurrean Ontzi urdinean edo zuzenean ongi tolestuta

INDUSTRIA

Zer Noiz Non Nola
Organikoa

Denentzak: asteartea-osteguna 8:00etarako

Bakarrik sortzaile handientzat: larunbata 8:00etarako

Enpresa kanpo aldeko puntuan Dagokion edukiontzian
Ontzi arinak Asteazkena 8:00etarako Enpresa kanpo aldeko puntuan Dagokion edukiontzian
Papera Astelehena 8:00etarako Enpresa kanpo aldeko puntuan Dagokion edukiontzian
Beira Egunero Kaleko iglu berdeetan Zuzenean
Errefusa Ostirala 8:00etarako Enpresa kanpo aldeko puntuan Dagokion edukiontzian
Kartoia Asteartea-osteguna eta larunbata 8:00etarako Enpresa kanpo aldeko puntuan Dagokion edukiontzian