Ingurumena

Arduradun politikoa: Unai Elkoro Oianguren (Alkatea)

Arduradun teknikoa: Anabel Díez Ugarte

Bulegoa

  • Helbidea: Arkupe kultur etxea. Santa Kurtz, 20; 20550 - Aretxabaleta
  • Tel: 943081001
  • E-posta:
  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 11:30 - 15:00

Helburu orokorrak

Urriaren 19az geroztik, bost edukiontzi bidezko bilketa sistema martxan da Aretxabaletan.

Hondakinak sailkatuta eta mota bakoitza dagokion edukiontzian bota behar da:

  • Edukiontzi marroia edo organikoa:

BAI:

-    Sukaldeko eta lorategiko hondarrak.
-    Haragiak eta arrainak.
-    Barazkiak eta fruituak.
-    Fruitu lehorren, itsaskien eta arrautzen oskolak.
-    Kafea eta infusioak.
-    Ezpainzapiak, txotxak eta kortxoak (naturalak badira).
-    Sukaldatutako janari hondarrak.

EZ:

-    Pixoihalak eta konpresak.
-    Etxeko hautsa.
-    Xurgagailuaren poltsa.
-    Zigarrokinak

  • Edukiontzi grisa edo errefusa:

BAI:

-    Pixoihalak eta konpresak.
-    Klipak, gomak eta arroparako pintzak.
-    Arkatz, errotulagailu, zorrozkailu eta bulegoko bestelako materialak.
-    Plater edo edalontzi hautsiak.
-    Preserbatiboak.
-    Belarrietarako kotoiak.
-    Etxeko hautsa, xurgagailuaren poltsa eta zigarrokinak.

EZ:
-    Birziklatzeko zirkuitu berezia duten materialak (papera, kartoia, ontziak, beira, organikoa…)

  • Edukiontzi urdina edo papera:

BAI:

-    Egunkariak eta aldizkariak.
-    Paperezko poltsak.
-    Kartoizko kaxak.
-    Kartoizko bilgarriak.
-    Karpetak eta paperezko ikas-materiala.

EZ:

-    Pixoihalak, ahozapi edo mukizapi zikinak.
-    Grapak, klip edo antzerakoak.
-    Paper plastifikatua eta ezkoztatua.
-    Brikak.

  • Edukiontzi horia edo ontzi arinak

BAI:

-    Plastikozko ontziak eta botilak.
-    Plastikozko poltsak eta sareak.
-    Latak eta tapak.
-    Brik ontziak.
-    Metalezko kutxak eta poteak.
-    Aluminiozko papera.
-    Poliespan bandejak eta zeramikako poteak.

EZ:
-    Medikamentuen, disolbatzaileen edo pinturen ontziak.
-    Plastikozko jostailuak.
-    Musika edo bideo zintak.
-    Orraziak eta hortzetako eskuilak.
-    Pertsianak.
-    Hodiak.
-    Fruta kaxak.
-    Kazolak eta zartaginak.
-    Etxe tresna elektriko txikiak.
-    Boligrafoak eta antzerakoak.

  • Beira edo edukiontzia

BAI:
-    Beirazko botilak.
-    Kontserba poteak.
-    Lurrin eta kosmetika flaskoak.

EZ:

-    Tapak, tapoiak eta kortxoak.
-    Bonbilak eta fluoreszenteak.
-    Ispiluak.
-    Leihoetako kristalak.
-    Autoen kristalak.
-    Plater eta edalontziak.