Idazkaritza

Arduradun politikoa: Unai Elkoro Oianguren (Alkatea)

Arduradun teknikoa: Xabier Mendizabal Garate (Idazkaria)

Bulegoa

  • Helbidea: Udaletxea. Otalora kalea, 1; 20550 - Aretxabaleta
  • Tel: 943711862
  • E-posta:
  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 08:00 - 15:00

Helburu orokorrak

  • Fede publikoa eta lege-aholkularitza emateaz arduratzea.
  • Idazkaritza Saileko zuzendaritza eta funtzionamendu egokiaz arduratzea, bertara atxikitako giza eta material baliabideak antolatu, koordinatu eta gainbegiratuz.

Zerbitzuak

Artxiboa:

Dokumentazioa Udaleko artxibo historikoan eta kudeaketa-artxiboan jaso, antolatu eta zaintzeaz arduratzen da, eta herritarren kontsultei erantzuten die.

Herritarren arreta zerbitzua:

Eginkizun hauek ditu:

          • Agirien sarrera -eta irteera- erregistroa: Udalari aurkeztu nahi zaion edozein eskaera idatziz egin behar da, eskatzailearen datuak emanez eta behar bezala sinatuta, sarrera-erregistro honetan. Interesdunak hala eskatuz gero, sarrera-zigilua daraman fotokopia entregatuko zaio, idatzia zein egunetan aurkeztu den jasoarazteko.
          • Telefonia: Udaletxeko telefonoguneaz arduratzen da. Deiak interesdunei pasatzen zaizkie.
          • Informazioa: Udalarekin lotutako gaiei buruz:
              • Interesdunei, izapidetzen ari diren espedienteen egoera
              • Udalaren deialdiak
              • Bekak eta dirulaguntzak
              • Administrazio-kontratuen prozedurei buruzko dokumentazioa
              • Udal araudiak, kopiak emanez
              • Langileak hautatzeko prozesuetako oinarriak eta lan-eskaintza publikoa
              • Espedienteak publikoari erakustea
          • Izapideak egitea:
              • Egoitza- eta bizikidetza-ziurtagiriak
              • Dokumentuak erkatzea
              • "Obrak jakinean" baimena
          • Kexak eta iradokizunak jasotzea