Gizarte Zerbitzuak

Arduradun politikoa: Nerea Zubillaga Herrán  

Arduradun teknikoak:

  • Gizarte langileak: Begoña Arenaza Madinabeitia eta Mirari Aiastui Antxia
  • Prebentziorako teknikaria: Myriam Beltran de Heredia Perez de Mendiguren

Bulegoa

    • Helbidea: Otalora kalea, 1 (Liburutegi zaharra); 20550 - Aretxabaleta
    • Tel: 943711862
    • E-posta: 
    • Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 08:30 - 15:00 (Gizarte langilearekin egoteko aurrez hitzordua eskatu behar da udaletxeko telefonora deitu)

Helburu orokorra

Herritarren bizi-kalitatea hobetzea du helburu nagusia, dauden baliabideak gestionatu eta sustatuz, arrisku-egoeretara eta marjinaziora bultzatzen duten arazoei aurre hartuz eta herritarren eguneroko parte-hartzea sustatuz, besteak beste.

Zerbitzuak

Informazio, balorazio eta orientazio programa:

  • Prestazio ekonomikoen kudeaketa
  • Gizarte larrialdietarako laguntzak
  • Diru-sarrera bermatzeko errenta
  • Familia ugariak
  • Ezgaitasun maila zehaztea
  • Mendekotasun  balorazioak eta honi lotutako prestazioak
  • Kotizatu gabeko pentsioak
  • Laguntza psikologikoa, tratu txarrak edo eraso sexualak jasan dituzten pertsonentzat
  • Presoen familien garraiorako dirulaguntzak
  • Udal-tasen hobariak
  • Pasadizokoei laguntzak

Familia eta elkarbizitza programa:

  • Etxeko laguntza zerbitzua
  • Egoitzen eta eguneko zentroetarako eskaerak
  • Tele-alarma
  • Sendian Programa
  • Elbarritasuna edo mendekotasuna duten pertsonentzako laguntza teknikoak
  • Elbarritasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela.
  • Familietan esku-hartzea
  • Denboraldiko egonaldiak egoitzetan.
  • Familia-harrerak:  Adin txikikoei edota  adinekoei zuzendutakoak

Prebentzio eta gizarteratze programa:

o    Drogamenpekotasunen prebentziorako zerbitzua:

      • Prebentziorako teknikaria: Myriam Beltran de Heredia.
      • E-posta:
      • Drogamenpekotasunen Prebentzio zerbitzuaren eta Ingurune irekiko programaren (KABIA enpresaren bitartez) arduraduna .
      • Egitekoak:
          • Prebentzioa eskolan – Eskolan drogen menpekotasunei aurrea hartzeko, ikasle eta irakasleei eskaintzen zaien informazioa, formazioa, aholkularitza eta baliabideak dira. Helburua drogak hartzen hasteko adina atzeratzea eta 18 urtetik beherakoen artean kontsumoa murriztea da. Horretarako, batez ere, babes faktoreak hartzen dira kontuan: tabakoari buruzko proiektua LHko 6. mailan, drogamenpekotasun prebentzioa DBHko 1/3. mailan, Peter Robertsen “Mimarte” antzezlana …
          • Prebentzioa familian – Familiari eskaintzen zaion informazio eta formazioa da, familiak berak drogamenpekotasunei aurrea hartzeko. Horretarako, seme-alaben heziketarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dira, drogen erabilerena barne: gurasoendako hitzaldiak, tailerrak eta “Canabisa kontsumitzeagatik  zigorren ordezko neurriak” (Kurtzebarri BHI eta Batera Guraso Elkartearekin batera jorratutako protokoloa).
          • Jai-eremuko prebentzioa –  Arrisku kontsumoak eta jai goroan ematen den droga kontsumoari lotutako arriskuen murrizketa da: alkoholemia kontrolak jaietan.
          • Drogen inguruko arazoei aurre egiteko orientazioa, aholkularitza eta diru laguntzak – Drogen inguruko informazio, orientazio eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen duen gunea da. Bertan, egoera aztertzeko eta baloratzeko laguntza eskaintzeaz gain, esku-hartzerako edo tratamendurako egon daitezkeen aukera eta baliabideen inguruko azalpenak ere ematen dira: tratamenduetarako diru laguntzak.
          • Ingurune eremuan prebentzioa, kale hezitzaileak – Adingabeak eta zailtasunak dituzten gazteak egoten diren gune komunitariotan abian jarritako programa bat da, droga kontsumoaren aurrean, hezkuntza prozesuaren bitartez beraien babes faktoreak indartzeko. Horren guztiaren helburua da drogak hartzen hasteko adina atzeratzea, adfingabeen artean kontsumoa murriztea eta erabilera arazotsuak saihestea: Ingurune Irekiko Programa. 

o    Berdintasun zerbitzua:

        • Egitekoa:

Aretxabaletako Berdintasun Zerbitzua udalak eskaintzen duen zerbitzu bat da, herriko emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna sustatzen duena.

Horretarako, herriko emakume eta gizonak hainbat arlotan (hezkuntza, enplegua, aisia, osasuna, kultura,…), nola bizi diren aztertu eta ematen diren ezberdintasun egoerak hobetzeko ekimenak bultzatuko ditu eta emakumeen partehartzea arlo publikoan (etxez kanpoko esparruan) eta gizonen partehartzea arlo pribatuan (etxeko esparruan) sustatuko du.

Giza lankidetza eta borondatezkoen programa:

    • Gizarte arloan lana egiten duten elkarteei dirulaguntzak
    • Basotxo Jubilatuen Elkartea

 Udaleko laguntzen inguruko informazioa

Argitalpenak

Lotura interesgarriak