Haur, nerabe eta gazteen sustapena

Arduradun politikoa: Miren Karmele Uribarri Urresti

Arduradun teknikoa: Maider Etxaniz Belategi (Gazteria teknikaria)

Bulegoa

  • Helbidea: Udaletxea. Otalora kalea, 1; 20550 - Aretxabaleta
  • Tel: 943711862
  • E-posta:
  • Harrera zerbitzuko ordutegia:
      • Astelehen eta asteazkenetan: 08:30 – 14:00 / 14:30 - 17:00. 
      • Ostiraletan: 08:30 – 15:000

Zerbitzuak

Gazteleku zerbitzua

Gazteei pertsona arduratsu, orekatu eta eragileak izaten laguntzea dugu helburu. Horretarako, 3 programaz baliatuko gara: informazioa, aisia-hezitzailea eta sustapena.

Ikasturtean zehar ostegunetik igandera zabalik.

Opor egunetan ekintza bereziak:

      • Gabonetan
      • Pazko astean
      • Uztailean

Ludoteka zerbitzua

3-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako zerbitzua. Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara irekita. Gabonetako oporretan ekintza bereziak antolatzen dira.

Entsegu lokalak

Gazteentzako eta rock taldeentzako entsegu lokalak kudeatzen dira.

Udaleku irekiak

3-12 urte bitarteko haurrentzat antolatzen dira udaleku irekiak uztailean. Adinka banatuta, haurrek hainbat ekintza, irteera eta tailer egiten dituzte.

Udalekuak eta oporraldiak

Gipuzkoako Foru Aldundiak haur, nerabe eta gazteei zuzendutako udaleku itxien matrikulazioa egiteko aukera.

Ekintza puntualak

Haur, nerabe eta gazteei zuzendutako ekintzak (izotz pistak, PINera irteerak...)

Dirulaguntzak

Guraso elkarteei zuzendutako dirulaguntzak kudeatzen dira.