Enplegua-Garapena

Arduradun politikoa: Unai Elkoro Oianguren (Alkatea)

Arduradun teknikoa: Nahia Agirre Alegria

Bulegoak

Udala:

Mankomunitatea (enpresa planak):

Enplegu Plana

2011-2015 Enplegu Plana.

Hitzarmena

Aretxabaletako Udalaren eta Aretxarte merkatari elkatearen arteko hitzarmena.

Helburu Orokorrak

Zerbitzu honek enplegua sustatzea eta herriko garapen ekonomikoan laguntzea ditu helburu. Horretarako, ondorengo zerbitzuak jartzen ditu herritarren esku:

  1. Herriko langabetuen poltsan izen-emateko aukera.
  2. Herriko, bailarako eta inguruetako lan eskaintzen inguruko informazioa.
  3. Lan orientazio zerbitzua.
  4. Autoenplegurako orientazio zerbitzua eta enpresa berrien sustapena.
  5. Udaleko laguntzen inguruko informazioa.
  6. Ikastaroen inguruko informazioa.
  7. Enplegua eta Garapen Ekonomikoarekin zerikusia duten albisteak.

Zerbitzu hau edozein herritarri zuzenduta dago eta aurretik aipatutako edozein punturen inguruko informazioa jaso nahi duenak Debagoieneko Mankomunitatera hurbildu besterik ez du. (Aurretiaz telefonoz deitu eta hitzordua eskatzea gomendatzen da). 

ZERBITZUAK

1. Herriko langabetuen poltsan izena emateko aukera:

Nola funtzionatzen du poltsak:

  • Langabezian dagoen edozein herritarrek eman dezake izena poltsa honetan. Horretarako, izena emateko inprimakia bete beharra dago eta helbidera bidali, zure curriculum-arekin batera. (Jaitsi hemen inprimakia).

Udalak herritarren datuak konfidentzialtasun osoz erabiliko dituela ziurtatzen du, abenduak 13ko 15/1999 Lege Organikoari, Datuen Babeserako legeari, dagokion araudiari jarraiki.

2. Herriko, bailarako eta inguruetako lan eskaintzen inguruko informazioa: