www.aretxabaleta.eus

ZIRIKA ZIRKUZ: "Ondorengoak (Prim@as)"

SINOPSIA:

“Lopeztarrak” zirko konpainia bat dira, betiko horietako bat, baina 5. belaunaldia ordezkatzeko garaia heldu da, eta hain gazteak ez diren “ONDORENGOEAK” ilusioz blai daude. Dena dela, zaila izango dute arbasoen lana aurrera eraman ahal izatea, maila oso altu utzi baitute. Ikuskizunaren teoria bikain ezagutzen dute, askotan ikusi dute, jaio zirenetik; gainera, 5 belaunaldi hauetan ikuskizuna ez da aldatu, beti berdina izan da: Patxiku osaba bala-gizona, Maritxu izeba su jalea, Jexusmari fakirra, Tere eta Lore izebak bikote indartsua…

Ikuskizun honetan denetik izango dugu: musika zuzenean, klakea, malabareak, akrobaziak, akroporteak eta, beti bezala, maitasun eta umore pila bat.

Noiz: Uztailak 19, eguaztena - 19:00

Non: Santa Ritako lorategia

 

Zer
KALE ANTZERKIA
Noiz
2017/07/19 19:00 - 20:00"
Non
Konbentuko jardina
Hitzordua egutegira gehitu
iCal