www.aretxabaleta.eus

TRAPU ZAHARRA: "Se finy"

SINOPSIA

Ez dira bi Top-manta, ez! Ezta ferietako salerosleak ere, ez....bi komiko dira, beraien atrezzoa kale erdian saltzen ari direnak. Zergatik? Ez da zaila jakitea.....

 Antzerki talde zahar bateko bi aktore, bizi duten egoera ekonomiko latzaren ondorioz, daukaten material guztia saldu beharrean aurkitzen dira. Horrek beren ibilbide artistikoaren errepasoa egin, eta amorruan eta oroiminean murgilduaraziko ditu; baina aldi berean, gelditzen zaien aukera bakarra aprobetxatu eta azken lan bat aurkeztera animatuko ditu: “ Saltxitxa-autoa”.

 Izan ere, argi dute dauden zulo sakonetik gastronomiak bakarrik aterako dituela, eta horretarako, produktu paregabe bat saltzeari ekingo diote: saltxita gozo-garratza, herrietako plaza guztietako ikusleen “biharamuna” baretuko duen produktua.

Noiz: Uztailak 5, eguaztena - 19:00

Non: Durana kalean

 

Zer
Kale Antzerkia
Noiz
2017/07/05 19:00 - 20:00"
Non
Durana kalea
Hitzordua egutegira gehitu
iCal