www.aretxabaleta.eus

Teatro Paraiso: "Xocolat"

 

Paraiso Antzerkiak sorpresa eszeniko gozo bat sortu du ikusle txikitxuenentzat: Xokolat. Bizitzeko gozamenari, irudimenari eta ikus-minari eskainitako kanta hau “Small Size Performing Arts for Early Years” Europako proiektu barrenean dago.

Espazio garbi eta perfektu batean materia bitxi bat sortzen da: txokolate-tabletak. Bertan bizi da tokiko errutina eta ordenarekin pozik bizi den emakume bat. Ezustean iritsiko den lagun kanporakoi, dibertigarri eta oldarkorrak hankaz gora jarriko du hasierako unibertso aseptikoa. Izan ere, emakume iritsi berria aspertu egiten da monotoniarekin, eta bere begirada kuriosoa aurreikusteko modukoa den beste emakume horri kutsatzeko erabaki irmoa hartu du.

Egun batean, bi pertsonaiek beren begiradak gurutzatuko dituzte ezohiko gauza bat egitearekin batera: txokolatea probatzea, dastatzea, gozatzea! Honela, materia beren ahoetara erortzen den bitartean, beren begiek gozamena islatuko dute eta beren soinekoak sentipenez beteko dira.

Bat-batean, dena aldatuko da! Material gozo hau amets egiteko gonbidapen bilakatuko da. Elkarrekin hegan egingo dute txokolatea esku artean dutela, usain gozoek mundua betetzen duten eta denbora eteten duten bitartean, materiarekin ikertzeak eta jostatzeak dakarren gozamena dastatu ahal izateko.

Eguna:

  • Irailak 16, domeka: 19:00

Non: Zaraia aretoan

Sarrera: 3€

 

Zer
ANTZERKIA
Noiz
2018/09/16 19:00 - 20:00"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal