www.aretxabaleta.eus

PANTA RHEI: "Astokillo"

SINOPSIA

Maese Zambulonek, Madame Zoritak eta Rigoletto astoak ikuskizunaz gozatzera gonbidatzen gaituzte.

Maese eta Madamen helburua “Zambulón asto-esnea” saltzea da, eta horretarako Rigoletto erabiliko dute jendea erakartzeko, baina ez dute kontuan izan zenbateraino izan daitekeen egoskorra asto gazte baten izaera.

Gainera, jakin-min handiko izakia da Rigoletto, eta guztia ezagutu nahi duenez, muturra edozein tokitan sartuko du: berdin dio izozki denda bat hala fruta denda bat izan.

Hala ere, gehien maite duena asto-esnea da, dudarik gabe, eta edozer gauza egingo du trago bat lortzearren. Baina Maesek eta Madamek ez diote erraz jarriko…

Noiz: Uztailak 26, eguaztena - 19:00

Non: Herriko Plazan

Zer
KALE ANTZERKIA
Noiz
2017/07/26 19:00 - 20:00"
Non
Herriko Plaza
Hitzordua egutegira gehitu
iCal