www.aretxabaleta.eus

Oinkari dantza-hika talde: "Sagartu"

UMOREZ, ALAITASUNEZ eta BIZI-BIZI, sagarrak gure herrian ez ezik, paradisuko garaietatik hona izan dituen esanahi guztiak plazaratuko dituen KALEKO ikuskizun multidisziplinarra, zuzeneko musika, antzerkia eta dantzarekin.  

Sagarra tentazioa da. Goserik gabe, gutizia. Bazkal-aurretik, kapritxoa. Bazkal-ondoren, apeta. Eta beti, osasuntsua. Gosea baretzen du, eta aldi berean, sagar gehiagoren gosea piztu. Sagarrak dantza egiten du. Poltsikoan berdea, poltsoan, gorria eta eskuan, berdea!  

Sagarretik sagardora eta sagardotik bueltan sagastietara! Festa batean hasi eta festa batean amaitzeko moduan ibiliko gara, tartean sagarrak gure herrian ez ezik, paradisuko garaietatik hona izan dituen hainbat esanahi plazaratuz, ikuskizunari ikuspuntu aberatsagoa eta zabalagoa eskainiz.  

Eguna:

  • Uztailak 18, eguaztena: 19:00

Non: Herriko Plaza

Iraupena: 45 min.

Norentzat: Guztientzat

Zer
KALE ANTZERKIA
Noiz
2018/07/18 19:00 - 19:45"
Non
Herriko plaza
Hitzordua egutegira gehitu
iCal