www.aretxabaleta.eus

Neguko Azoka

 

Aurten Aretxabaletako Udalak laugarrenez antolatuko du Neguko Azoka.

Herriko merkataritza eta bertako artisau eta ekoizleak bultzatzea helburu duen ekimen honek aurreko hiru urteetan herritarren eta  saltzaileen aldetik izan duen harrera kontuan izanda, aurten ere egingo da.

Azokaz gain, jokuak, kontzertuak, ogia egiteko tailerra... egongo dira.

Neguko Azoka goiz eta arratsaldez egongo da zabalik, honako ordutegi honetan:

  • Abenduak 15, zapatua: 10:30-14:30 eta 17:00- 20:30
  • Abenduak 16, domeka: 10:30-14:30
Zer
AZOKA
Noiz
2018/12/15 10:30 - 2018/12/16 14:30
Non
Herriko Plaza
Hitzordua egutegira gehitu
iCal