www.aretxabaleta.eus

Mikel Reparaz: "Trump-en Amerika"

 

Mikel Reparaz, Iruñea (1975)

ETBko nazioarteko albisteen arduraduna. 2013tik 2018ra New Yorken bizi izan naiz, AEBtan EITBko korrespontsal lanetan. Denbora horretan, Ipar Amerikan zehar bidaiatu dut etengabe (50 estatuetan aritu naiz lanean) bertako politika eta gizarte gaiak kubritzen.

Nafarroako Unibertsitatean Kazetaritza ikasketak egin nituenetik, beti aritu izan naiz nazioarteko gaietan. Balkanetako gerraren azken uneak kubritu nituen 1995an, eta orduz gero lau kontinentetan aritu naiz lanean. 

2001etik 2004ra Bruselan bizi izan nintzen, Europar Batasuneko korrespontsal lanetan Euskadi Irratia eta Radio Euskadirako.

2004tik 2009ra Radio Euskadiko Albistegien zuzendari eta 2009etik aurrera ETBko nazioarteko arduradun.

Hitzaldia:

  • Trump-en Amerika

Eguna:

  • Apirilak 30, martitzena: 19:00

Non: Zaraia aretoa

Zer
HITZALDIA
Noiz
2019/04/30 19:00 - 20:00"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal